HARRIDURA ESAPIDEAK

 

Asko eta asko dira harridura perpausak sortzeko erabiltzen diren baliabideak eta hizkuntzaren arlotik aldakor eta bizienetarikoa dugu. Harridura perpausetan hiztunak zerbait adierazteaz gain, adierazpen horrek beregan sortzen duen harridura, larritasuna, beldurra, kezka, nazka, mesprezua eta antzeko sentipenak ere ematen ditu aditzera.

Askotan, harridura perpausek ordena aldatzen dute.

Adibidez:

Beste askotan, berriz, loturazko aditza ezabatu egiten da.

Adibidez:

1.- ERAKUSLEAK

HAU DA HAU!

Mota honetako esapideak egiteko, erakuslea perpausaren hasieran jartzen da.

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Hau hotza! Dardar batean nago!
  • Hori da hitz egiteko modua!
  • Hau beroa!
  • Horixe baietz!
  • Hori kolpea hartu duzuna!
 

ALFER HORI / ALFERRA HALAKOA!

Adibidea:

Bigarren egitura hau izenondokoari (adjetiboari) halako hitza gehituz egiten da. Ohar zaitez, bai halakok bai izenondokoak artikulua daramatela.

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Astakiloa halakoa! Nola egin duzu hori?
  • Alde hemendik, gezurtia halakoa!
 

2.- GALDETZAILEAK

ZEIN… -N!

Adibideak Zuk sortutako adibideak
  • Zein polita!
  • Zein itsusia den! Ez dakit nola gustatzen zaizun!
  • Zein ondo nagoen!
 

A ZER-NOLAKO… -N!

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Zelako txiste txarra!
  • Nolako aurpegia daukazun!
  • A zer nolako kolpea hartu nuen!
 

ZENBAT… -N! / ZEIN GUTXI… -N!

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Zenbat jende etorri den!
  • Hori bakarrik? Zein gutxi, ezta?
 

NOR ETA… ZEU!

Harridura esapide hau galdetzaileari ETA juntagailua gehituz eratzen da

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Badakizu nor etorri den? Nor eta Amaia!
  • Hori esatea ere! Eta, gainera, Nork eta berak!
 

ZER … ETA… ONDO(KO)!

Esapide hau solaskideak aurretik esandako zerbait arbuiatzeko erabiltzen da

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Hona sartzeko, baimena eskatu behar duzu. / Zer baimen eta baimen ondo(ko)!
 

ZER… -N!

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Zer txikia den!
  • Ze txikia den! (askotan R hori desagertzen da)
  • Ze ondo!
 

ZER ARRAIO! / NOLA DEMONTRE!

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Zer arraio esan nahi duzu horrekin?
  • Nola demontre dakizu zuk hori?
 

3.- BAIEZKOAK

BAI… -LA!

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Bai ederra!
  • Bai horixe!
  • Bai ondo bizi zaretela hemen!
  • Hau bai zaila dela!
 

BA.. !

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Banengoen, ba, ni!
  • Azkenean heldu zara! Bazen garaia!
 

4.- EZEZKOAK

EZTA… ERE!

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Ezta pentsatu ere!
  • Ezta gutxiagorik ere!
  • Ezta hurrik eman ere!
 

JAKINGO EZ DUT, BA!

Adibideak Zuk sortutako adibideak
  • Badakizu norena den?

    Jakingo ez dut ba! Neurea da eta!

 

5.- BAIETZ / EZETZ... !

Erronka edo desafioa egiteko

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Baietz ni zu baino lehenago heldu
  • Ezetz hau egin! /  Ezetz? Oraintxe ikusiko duzu!
 

6.- EA… -N!

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Ea egia den!
 

7.- ESKERRAK… -N!

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Eskerrak etorri zaren!
  • Eskerrak ondo dagoen!
 

8.- ERLATIBOA

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Falta genuena!
  • Behar genuena!
 

9.- ...T(Z)EA ERE!

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Hori esatea ere!
  • Zuri ere, edozer gertatzen zaizu!
 

10.- KONTUZ GERO!

Esapide hau gehienetan perpausaren amaieran jarri ohi da

Adibideak

Zuk sortutako adibideak

  • Kontuz gero!
  • Handia da, gero!
 
 
Iturria: "Euskal gramatika osoa"
(Zubiri, Ilari / DIDAKTIKER S.A. / 1997-07 / ISBN: 84-88411-45-6)